XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan nagientzat izan dadila zaharoa, behar den bezenbat, behar den guziz, amodioz ez bada borchaz, multzoka diten, erakaslearen oinpean, ikasle igikor ezin egonak.

Erakasle gehiensuek hola dituzte aditzaleak.

Ez da gocho ikustea, bertze batek ez duela mehatchu beharrik ikaslen biltzeko.

Ez galde egin nehor eta ardietsi jin-behar ez zirenak ere.

Trufatu dira ederki erakasleak, aditzalen artean bazielakotz zer nahi andere pollit.

Filozofia egina dea othe heien urcho buru arinarendako?.

Paria ginezake ehun hamarren kontra, heien aditzerat hurbildu balire anderetto pinpirinak, ez zituztela athe-alhatzean utziko.

Ez zituztela haizatuko.

Ez zaiotela eginen mutur, bainan agur.

Bertze hasarretan emeiteko arrazoin bat zaukaten oraino Bergson-en adineko erakaslek.

Gizonen orhoitean, filozofariek ibili dituzte hitz bereziak.

Filozofaria, hitz bichikaria.

Zonbat gaizo tolet ez dira egonki ahoa zabal, filozofiarien mihi zabalari? Mihia zabalago eta hobe.

Solasa ilhunago eta hobe baino hobe.

Filozofariek sobera baliatu dira jakitate gaben zozoleria eta haundi beharraz!.

Ez da holakorik Bergson-en erakaspenean.

Panpina bezela bezti, badu holako kriket bat ezpeinetan ere.

Ez ditu ibiltzen denen hitzak baizik, erakusten duelarik bere laguneri, erneago balire hitzeri buruz, ez luketela zer eman solaskila trunko asmatzen.

Geroztik haundi-haundian daude filozofari gutiz gehienak Bergson-en alderat.

Zer debru ez zitakeena iragan ororen bidetik?.

Diote erakaspen ez aditu guti, erran baitezpadako ere gutiago, jalgi dituela Bergson-ek.

Ez dira ohartzen Bergson-ek atheratu gogoeta-hitzetarik ainhitz, guzien aho-mihitan aurkitzen ditugula.

Iretsia dena, odol eta haragi bilhakatu dena, bulharretako hats dagona, ez deus gisa ekarria izan dadin, ez da chuchen.

Haren alderat esker gabe agertzea, esker mila zor zaikolarik ez da gizon izeitea.

Baditugu ba, oraiko tenorean, gaztek goretsi, gaztek buruzagi gisa izendatu filozofari aipatuak.